PHOTOMUSEUM ZARAUTZ Erakusketa berria / Nueva expo temporal

Lagun agurgarriok: Urriak 2an aldi baterako erakusketa berria zabalduko dugu izenburu honekin: “Francisco Elósegui Limousin. Erretratuak eta Gipuzkoako paisaiak 1936 – 1957”. Erakusketa honek Francisco Eloseguiren lanak jasotzen ditu. Lanbidez herriko botikaria izanik, bere aisialdiko denboraren zati handia bere ingurune hurbilari irudiak ateratzeari eskaini zion. Gaur egun, bere funtsa Tolosako Udal-artxiboan gordetzen da.  Argazkilariaren bi alderdi erakutsi nahi izan ditugu: Alde batetik, bere irudien alderdi artistikoa: erretratuez, paisaiez eta natura-hilez...