Derioko XIII Argazki Lehiaketa – 2021

Derioko XIII Argazki Lehiaketa – 2021

  1. Derioko Argazki Taldeak (DAT) eta Derioko Udaleko Kultur Arloak antolatu duten lehiaketa hau argazkizale guztiei zabalik dago.

  2. Lehiaketako gaia: Euskadiko toki abandonatuak.

  3. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu.

  4. Argazkiak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal izango dira. Edozein tratamendu informatiko onartuko

    den arren, epaimahaikoek argazkia ateratzean erabilitako teknika, esposizioa eta konposizioa baloratuko

    dituzte.

  5. Argazkiak www.datfotoderio.com webgunean dagoen estekaren bidez bidaliko dira, JPG formatuan, 72

    dpi-ko erresoluzioan, luzean 1.920 pixel, formatua horizontala bada edo 1.080 pixel altueran, bertikala baldin bada. Gomendatzen dugu koloretako espazioa SRGB izatea. Fitxategiek ezin dituzte gainditu 2 MB. Argazkiak igotzeko prozesu berean, fitxategia erresoluzio handian ere eskatzen da, lanak erakusketarako inprimatu ahal izateko, 4000 pixeleko tamainarekin alderik luzeenean, JPG formatuan, 254 ppp-ko erresoluzioan, SRGB koloretako espazioan edo Adobe 1998an.

  6. Lehiaketa honetan parte hartzeko parte-hartzaileek 9 euroko kuota ordaindu beharko dute. Ordainketa hori Paypalen bidez egingo da argazkiak adierazitako webgunera edo datfotoderio@gmail.com helbidera bidaltzen diren momentuan.

  7. Parte-hartzaileek bermatuko dute bidaltzen dituzten argazkien gaineko egile eskubide guztiak dituztela.

  8. Bidalketarekin batera honako datu hauek adieraziko dira: izena, telefonoa, helbide postal osoa, posta

    elektronikoa eta argazki talderen batekoa bada, izena.

  9. Hau da lehiaketako egutegia:

    • Argazkiak bidaltzeko azken eguna: 2021/10/17a, 00:00etan.
    • Epaimahaiaren azken bozketa: 2021/11/07an.
    • Sari-banaketa eta argazkirik onenak jasoko dituen argazki-erakusketaren inaugurazioa Kultur Birikan

    (Derio): 2021/11/20ean. (*Aurrez aurrekoa, baldin eta Covid-19ren ondorioz posible bada)

  10. Antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia, argazkizale ezagunek osatuko dutena. Epaimahaiaren

    erabakia apelaezina izango da, epaimahaiak berak izan ezik.

  11. Antolakuntzak lan sarituak argitaratzeko eskubidea izango du, helburu komertzialik gabe, betiere egilearen

    izena jarrita.

  12. Hauek izango dira sariak:

    • Lehen saria: 175 euro, diploma eta DAT Kamiseta, argazkirik onenaren egilearentzat.
    • Bigarren saria: 100 euro, diploma, diploma eta DAT Kamiseta, bigarren puntuaziorik onena jasotzen

    duen argazkiaren egilearentzat.
    • Hirugarren saria: 50 euro, diploma, eta DAT kamiseta hirugarren puntuaziorik onena jasotzen duen

    argazkiaren egilearentzat.
    • Akzesita: 50 euro diploma eta DAT Kamiseta Derion erroldatutakoen artean, ondoen sailkatutako

    argazkiaren egilearentzat (ez bada lehen hiru sarituetakoa).

  13. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

  14. Lehiaketa honetan izena emateak eta parte hartzeak berarekin dakar bere oinarri guztiak onartzea.

    Antolatzaileek ebatziko dut sor daitekeen edozein zalantza.

15.

Lehiaketa honek 012/2021. zenbakidun 2021ko Argizaiola Sarirako balioko du. Lehiaketa honen oinarrien arabera, Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren lehen hiru sailkatuak Argizaiola lehiaketan parte hartzera gonbidatuko ditu.

page2image38929920 page2image38929152

Antolaketa-batzordea

Antolatzaileak:

page2image45145616 page2image45146448

Derioko Argazki Taldea

Euskal Herriko argazkilari taldeen elkartea

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.