II EUSKAL LIGA

Martxoaren 1ean hasiko den argazkigintzako II. Euskal Ligan izena emateko aukera zabalik dago.

Izena emateko prozesua erraza da: webgunera sartu, parte hartzeko botoiari eman eta zure erabiltzailea eta pasahitza tekleatu. Horrela, zure erabiltzaile-panelean sartuko zara.

Behin zure panelean, ezkerreko menuan, ligetara zoaz, eta, gero, parte hartzera. Horrela, izena emateko 10 euroko kuota ordaintzeko prozesuan sartuko zara.

Orain ordaintzea besterik ez zaizu geratzen, PayPal edo beste edozein ordainketa-txartelen bidez, dagokion botoia sakatuta.

30 urtetik beherako gazteek ez dute kuota ordaindu behar, eta, beraz, ordainketa-leihoa itxi eta mezu elektroniko bat bidali beharko digute ordaindutakotzat jo dezagun.
 

Honekin II. Ligan izena emanda geratuko zara eta martxoaren 1etik aurrera zure argazki onena igo ahal izango duzu bertan.

Prozesu hori guztia eta gauza gehiago daude azalduta Erabiltzailearen Eskuliburuan (webgunean dago eskuragarri), eta, gainera, edozein zalantza argitzeko, eskura gaituzu helbide elektroniko honetan: ligavascafoto@gmail.com

Zure argazki zoragarriekin itxarongo zaitugu II. Euskal Liga honetan!!!

Agur bero bat.
Flyer II liga vasca red

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.