Gure Inguruari begira da bat – Azpeitiako argazki lehiaketa

unnamed

Natura eta argazkilaritza zale hori,

Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren 13. edizioak AZPEITIKO NATUR TXOKOAK du izenburu. Aurten, Azpeitiko Tokiko Agenda 21aren baitan antolatu da lehiaketa, eta beraz, Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak baino ez dira onartuko.  

Argazki lehiaketa honen helburua Azpeitiko udalerriko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Azpeitiko herri gunean eta auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea. Altxor ezkutu horiek argazki bidez jasotzeko hiru kategoriatan banatutako argazkiak aurkez daitezke:

1 – Natura

2 – Arkitektura naturan

3 – Natura eta Aisia

Argazkiak aurkezteko azken eguna abenduak 5a da. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariak, epeak eta bestelako oharrak atxikitako dokumentuan eta www.azpeitia.net atarian dituzu.

Animatu eta bidali dituzuen argazki ikusgarrienak!

1

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.