Category: noticias
2022ko Tolosa Herria argazki lehiaketa
TARGAZKItik Tolosa Herria argazki lehiaketa antolatu dute Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria dena 006/2022 zenbakiarekin. Nahi duten guztiak parte har dezakete eta gaia norberaren aukerakoa da. Egile bakoitzeko lau argazki gehienez, banaka baloratuko direnak. https://targazki.com/2022/04/11/tolosa-herria-argazki-lehiaketa-2022/ https://targazki.fotogenius.es/
XXXIX Zarauzko Rallya
Honekin batera doazkizue maiatzaren 15ean (igandea) ospatuko den Zarauzko Rallyaren oinarriak. Goraintziak Zarauzko Argazkizale Elkartea183 Posta KutxaZumalakarregi 16, 2º20800 – Zarautz
Eibarko Klub Deportiboa – Argazki Taldea: ARGAZ aldizkaria
Atseginez jakinarazten dizuegu Eibarko Klub Deportiboa – Argazki Taldeak ARGAZ aldizkariaren lehen alea argitaratu duela, argazkigintzari buruzko aldizkari digital bat, hiru hilean behin argitaratzen dena, orrien bidez beren lana ezagutzera eman nahi duten argazkilariei ere zuzenduta. Lehenengo ale honetan, Maiatzaren programa ikus dezakezue.Argazkilarien portfolioak eta erakusketak antolatzen dituzte, bai eta omenaldi txiki bat ere,Bere argazkilaririk nagusiena den Indalecio Ojanguren-i, bere heriotzaren 50. urteurrenean. https://issuu.com/argazkilaritza/docs/argaz_n_1 Gozatuko duzuela espero dugu, eta zuen gustukoa...
KAOTIKA aldizkariaren 5. zenbakia
KAOTIKA aldizkariaren ale berri batez gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, Zarautz Argazkilari Elkarteko bazkideek egindako erretratu batzuk aurkituko dituzue, baita Rodolfo Glassen obraren inguruko ibilbide bat ere. https://zae-sfz.com/3d-flip-book/kaotika-5/
Jon Usual – Erretratuari buruzko hitzaldia
Zornotzako Uztargi Klik argazki-elkartetik eta gure talde-erakusketarekin bat eginez, Jon Usual argazkilariak apirilaren 29an, ostirala, 19: 00etan Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan erretratuari buruz emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.Doako ekitaldiak 2 ordu inguruko iraupena izango du.Besterik gabe, agur bero bat guztioi, argazkilari eta elkarteei. Seve SanchezUztargi Klik
Gae- udaberriko Rallya
Apirilaren 24an, igandea, ospatuko den udaberriko rallyaren oinarriak bidaltzen dizkizuegl, BASES RALLY Primavera 2022- eusk Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa C/ San Juan, 27 Tel. 943 42 13 86 www.sfg-ss.com sfg@sfg-ss.com
Argazkilaritza Maiatzean, Eibar 2022
Azken 20 urteotan Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeak argazkilaritza-jaialdi bikain hau antolatzen jarraitu izan du, hainbatetan ekitaldietak batzuk aldatuta, baina beti ere maila bikainari jarraituz. Oraingoan zortzi erakusketa ditugu, Euskal Herriko eta estatuko argazkilariekin, emakumezkoen parte- hartze zabala tarteko eta, jakina, klubeko argazkilariekin, kaleko argazkilaritzaren egunarekin, erretratu tailerrarekin, benetako argazkilari minuteroarekin, Untzaga Plazako estudio-argazkiekin, argazki-rallya- rekin… Parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu!!!