G.A. ELKARTEAREN UDABERRIKO 52. RALLY-A

 UDABERRIKO 52. RALLY-A

(Josetxo San Sebastian-en oroimenezkoa)

DATA: 2010ko ekainak 6, igandea.

IBILBIDEA: Donostian

PARTE-HARTZAILEAK: Argazkilaritza maite duen edonork parte har dezake.

IZEN EMATEA: GAEn idazkaritzaren ohiko ordutegian, 2021ko ekainaren 3a arte, osteguna. Izena, E-mail bidez (sfg@sfg-ss.com) edo telefonoz (943 42 13 86) eman dezakezu. Rally egunean, G.A.Eko egoitzan, goizeko 9:30tatik  10:00ak arte.

PREZIOA: SEI euro parte-hartzaile bakoitzeko. 

MODALITATEAK: Digitala. 

GAIAK: Kontroleko argazkia (punturik gabekoa) eta lehiaketaren egun berean ezagutaraztera emango diren BOST GAI. 

ARGAZKIAK EMATEKO: Parte hartzaile bakoitzak sfgrally@gmail.com helbidera email bat bidali beharko du ekainak 14 baino lehenago. E-mailean leihaketarako argazkiak igorriko dira, gai bakoitzeko bana gehi kontroleko argazkia (guztira 6 argazki). Guztiak ibilbidean zehar eta jarritako ordutegian egindakoak izango dira. Parte hartzaileren batek honako arau hau errespetatuko ez balu leihaketatik kanpo geldituko litzake. 

Argazkiak edozein teknikarekin editatu edo landuak izan daitezke, baina argazkia hartu denetik ezin izango da beste elementurik gehitu. Argazkien tamaina eta formatua: 1920 pixel alde handienean eta JPGen. Argazki bakoitzari izena jarri behar zaio era honetan: Gaiari dagokion letra eta, ondoren, (punturik, marrarik zein hutsunik gabe) parte hartzaile zenbakia (3 digitu). Adibidez: A014.

 

HAMAIKETAKOA: Koronabirusaren aurrean alerta-neurriak mantentzen diren bitartean, hamaiketakoaren unea ezabatuko dugu. Espero dugu laster helduko diogula berriro, ematen dizkigun une onengatik

EPAIMAHAIA: GAEk izendatuko ditu epaimahaikideak eta hauon erabakia aldaezina izango da.

SARIAK: Emaitza eta sari-banaketa, printzipioz, uztailaren 2an (ostirala) argitaratuko dira, Gipuzkoako Argakilari Elkartearen areto nagusian, 19:30ean.

    Lehenengo saria: Bilduma onenari trofeoa eta 100 €ko txartela.

    Bigarren saria: bigarren bilduma onenari trofeoa.

    Hirugarren saria: hirugarren bilduma onenari trofeoa.

    Trofeoa gai bakoitzeko argazki onenari (5).

   

OHARRAk:

1. Rallyaren ordainketa izena ematerakoan egingo da. 

2. Argazkiak lehiaketaren egunean bertan egin beharko dira, ezarritako ordutegiaren barruan. Ezin da gai bat “zuri” utzi, ezta antzeko bi argazki aurkeztu ere bi gai desberdinetarako Parte hartzaileren batek oinarri hauek errespetatuko ez balitu, leihaketatik kanpo geratu  edo zigortua izango litzake. 

3. Rallya 14:00etan amaituko da.

4. Oinarriekiko edozein arazo edo ezustekorik balego, antolaketaren erizpideen arabera ebatziko da, GAEen Zuzendaritza Batzordearekin batera.

5. GAEk ez du bere gain hartuko rallya egitean gerta daitekeen edozein gertakari.

6. Rallyan izen emateak oinarriak onartzen direla esan nahi du.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.